Paroles de la chanson Agur Euskal Herriari par
Gazte gaztetandikan herritik kanpora,
estranjeri aldean pasa det denbora.
Herrialde guztietan toki onak ba dira,
baina bihotzak dio “zoaz Euskal Herrira”.
Agur nere bihotzeko amatxo maitea !
Laster etorriko naiz kontsola zaitea.
Gertabeharrak nahi du ni urez joatea ;
ama, zertarako da negar egitea?
Lur maitea hemen uztea da negargarria.
Hemen gelditzen dira ama ta herria.
Urez noa ikustera, bai, mundu berria ;
oraintxe, bai, naizela errukigarria.