Paroles de la chanson Ttiki ttikitik par
Ttiki-ttikitik aitak eta amak fraile ninduten aipatu,
bai eta ere, Salamankara, ixtudiante bidal'tu.
Salamankara nindoalarik bidean nuen asmatu
ixtudiante tunante baino hobe nuela ezkondu.
Ostatu xume pollit batean gosez gelditu bainitzen
nexka xarmant bat ari zitzaidan mahainean zerbitzatzen;
begia kartsu, ezpaina lore, enekin aise mintzatzen,
aingeru hori, ordu berean, ene bihotzean sartu zen.
Hitz erdi batez maite nuela erran nion belarrira
bainan gaixoa, herabetua, ihesi joan zen kanpora.
“Ez ahal nuzu, izar ederra, kondenatzen infernura !
Ez da sekulan ene gogotik histuko zure itxura.”
Aita jainkoak egin banindu zeruetako giltzari
azken orenean jakingo nuen atea nori ideki:
lehenik aitari, gero amari, gero anai-arreberi,
eta azkenean, segeretuan, ene maite pollitari.