Aller au contenu principal

Paroles de la chanson Martxa baten lehen notak par Chansons Basques

Paroles de la chanson Martxa baten lehen notak par

Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Gure baitan datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.

Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

Batek gose diraueno
ez gara gu asetuko
bat iñon loturik deino
ez gara libre izango.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltz' zabaltzen
gizatasunari bidea.

Iñor ez iñor menpekorikan
nor bere buruan jabe
herri guztio bat eginikan
ez gabiltz' gerorik gabe.

Paroles.net dispose d'un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Sélection du moment

Les plus grands succès de Chansons Basques