Paroles de la chanson Goizean goiz jeikirik par
Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,
urera joan ninduzun pegarra harturik.
Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotik
heia nahi nuenez urera lagunik.
Nik ez nuela nahi aurera lagunik,
aita beha zagola salako leihotik.
Aita beha zagola, ezetz errangatik,
pegarra joan zerautan besotik harturik.
Urera ginenian, biak buruz buru,
galdigin zautan ere: -“Zonbat urte tuzu?”
-“Hamasei… hamazazpi orain'ez konplitu
zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu.
Etxerat itzultzeko nik dutan beldurra,
ez jakin nola pentsa amari gezurra!”
-“Neskatxa, nahi duzu nik erakuts zuri
etxerat etortzean zer erran amari?”
“Urzo xuri pollit bat, gabaz dabilana,
hark ura zikindurik, egotu naiz, ama.”
-“Dakigunaz geroztik zer erran amari,
dugun pegarra pausa, gaitezen liberti.”