Paroles de la chanson Batasuna par Chansons Basques

Batasuna Traduction française
Chanson manquante pour "Chansons Basques" ? Proposer les paroles
Proposer une correction des paroles de "Batasuna"

Paroles de la chanson Batasuna par Chansons Basques



Aupa gizona, jeiki mutil
atzar emazte ta neskatil
borrokarako dei eginaz
irrintzi bat dabil.
Euskal Herria diagu zai
presoak eta hilak ere bai
abertzale izan ezkero gaur
gauden denok anai.

Borrokari luza zaidak eskua
hona hemen nerea zabalik
euskaldunon banan banan hiltzea
otso beltzak ez dik beste nahirik
Euskadiren alde
loturik bagare
goaz borrokara!
Nagusituko bait gare
Gerokoak geroko utzi
Gaur Herriak ziok:
“nahi diat bizi”

Aupa gizona…

Otso beltza gauaren gauaz heldu
artzainak zebiltzala kalakan…
goizean goiz, odolez gorrituak,
hamaika ardi hilak belarditan
artzain kalakari, atsoak iduri
har makila eskuan
eta lotu etsaiari
anaien aurka ez habila
otso beltzarentzat atxik makila!

Aupa gizona…

Agur, agur, andere askatasuna
Agur, agur, biharko Euskadi
Iguzkitan dantzatuko gaituzu
errana diot maiteñoari
besoak loturik,
ez dugu pestarik,
nola dantzatuko
biok belaunikaturik?
Lehenik urratu gatea,
gero libre izanen dantza egitera!

Aupa gizona…

Paroles.net dispose d’un accord de licence de paroles de chansons avec la Société des Editeurs et Auteurs de Musique (SEAM)

Sélection des chansons du moment

Les plus grands succès de Chansons Basques