Paroles de la chanson Amak ezkondu ninduen par
Amak ezkondu ninduen
hamabost urtekin,
senarrak bazituen
larogei berakin,
eta ni, neskatila gaztea,
agure zaharrakin.
Ama, zertarako dut nik
agure zahar hori?
hartu ta leihotikan
jaurti behar dut nik,
ai ene! ene leihotikan
jaurti behar dut nik.
Neska, hago isilikan,
aberatsa dun hori,
pazientziz pasa itzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi.
Debruak daramala
interesatua,
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua.
aberatsa dun hori,
pazientziz pasa itzan
urte bat edo bi,
hori hilez geroztikan
biziko haiz ongi.
Debruak daramala
interesatua,
hau baino nahiago dut
adin berekoa
ai ene! hogei bat urteko
gazte loratua.